Lemoatx 1937

Lemoatx 1937 Lemoako Memoria Historikoa berreskuratzeko Batzorde Herrikoia
http://lemoatx1937.blogspot.com
Comisi

Lemoa | Hauxe da gure kantuahttps://youtu.be/cZNGzcBPik0
26/07/2016

Lemoa | Hauxe da gure kantua
https://youtu.be/cZNGzcBPik0

2012ko maiatzean hasi zen Lemoako Udala memoria historikoa lantzen. Besteak beste, hainbat auzolandegi, ekintza eta ikerketa lan egin dira, eta hainbat gazte...

80 urte ahanzturaren aurka by Zortzi hamarkada bete dira militar talde batek armak hartu zituela, hautetsontzietan auker...
18/07/2016

80 urte ahanzturaren aurka by
Zortzi hamarkada bete dira militar talde batek armak hartu zituela, hautetsontzietan aukeratutako Espainiako Gobernua kargutik kentzeko. Gertatutakoa gogoan izango dute gaur.

rdu gutxian irauli zuten dena. Espainiako armadako jeneral batzuek estatu kolpea eman zuten. Bozkalekuetan aukeratutako gobernua kentzea zuten jomuga. 1936ko uztailaren 17an Afrikan hasi, eta 18an penintsulara egin zuen; ez, haatik, espero zutena lortu. Erdibidean geratu ziren. Atzera egin beharrean, ordea, aurrera jarraitu zuten: gerrarako deia egin zuten.

Gerra bukatu eta 80 urte geroago, exhumazioak egiten eta hildakoak lurperatuta egon litezkeen lekuak bilatzen eta exhumatzen jarraitzen dute senide eta elkarte askok, Aranzadiren eta erakunde publiko batzuen laguntzarekin. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak 275 hobi inguru dituzte kokatuta mapan. Horietatik 125 bat exhumatu dituzte, osorik edo parte batean, gehienak azkeneko bi hamarkadetan.

Oroimenaren berreskurapen lanean, ekarpena egin nahi izan du BERRIAk. Oroiteria webgunean bildu ditu estatu kolpeari eta ondorengo gerrari buruzko testuak, argazkiak, musika, bideoak eta infografiak.

http://www.berria.eus/albisteak/124954/80_urte_ahanzturaren_aurka.htm

Zortzi hamarkada bete dira militar talde batek armak hartu zituela, hautetsontzietan aukeratutako Espainiako Gobernua kargutik kentzeko. Gertatutakoa gogoan izango dute gaur.

18/07/2016

Oroiteria by 80 urte pasata, zer dakizu guda zibilaren inguruan? Berriak argitzeko web orria atera du

36ko gure gerra zergatik datzan ganbaratik ateratzeko zorian

http://www.berria.eus/oroiteria/

LemoaLubakiak lehengoratu, orainera ekartzeko berriaLau urte dira Lemoan 1936ko gerrako oroimen historikoa berreskuratze...
15/07/2016

Lemoa
Lubakiak lehengoratu, orainera ekartzeko berria
Lau urte dira Lemoan 1936ko gerrako oroimen historikoa berreskuratzeko lanekin hasi zirela. «Herriko helduek badakite guda garaian Lemoak zer garrantzi izan zuen, baina gutxi hitz egin da gaiaz, hala ere. Eta, gaur egungo gazteen artean, pasarte ezezaguna da 1936ko gerra. Hutsune horretatik abiatu zen oroimen historikoa berreskuratzeko egitasmoa», azaldu du Mikel Garcia Lemoako Udaleko gizartekintza teknikariak. Herrian dauden lubakiak garbitzen eta 1936ko gerrak herrian izan zituen ondorioak ikertzen dabiltza ordutik.
Udaletik abiatu zen oroimen historikoa lantzeko egitasmoa Lemoan. Baina herritarrak proiektuan biltzea nahi zuen, eta norabide horretan egin zuen lehen urratsa, Garciaren hitzetan. «Oroimen historikoaren lanketan herritarrak egotea ezinbestekoa iruditu zitzaigun, eta, udal ordezkariak eta herritarrak elkartzeko, Lemoatx 1937 batzordea eratu genuen». Memoriaren astea ere antolatzen dute ordutik, eta oroimen historikoari buruzko hainbat saio egiten dituzte.
Bi ildo lantzen ari direla azaldu du Garciak: ikerketa historikoa egitea, batetik. Eta, bestetik, Lemoatxa inguruan dauden defentsa aztarnak berreskuratzea. Aztarnak berreskuratzeko lanean egin dute urrats gehien lemoarrek. Nazioarteko auzolandegi programak antolatu dituzte azken bi urteetan, Eusko Jaurlaritzarekin batera. Koreako, Mexikoko, Taiwango eta Alemaniako gazteak aritu dira auzolandegietan, Aranzadi Zientzia Elkartearen gidaritzapean. Eta Lemoatxa mendiko azpiegituren birgaitzea egin dute azken urteetan. «Hiru lubaki zati berreskuratu ditugu orain arte».
Aztarnetatik ibilbideak antolatzea da udalak duen helburua. Baina egitasmoa astiro doala dio Garciak. «Helburu bat da 1936ko gerrako aferak herrian garrantzia hartzea. Eta turismorako erakargarria izatea ere bai». Baina baliabideak urriak dira, eta pixkanaka emango dituzte pausoak. Ikasturte honetan, gertakarien ikerketa historikoari heldu nahi diote.
Orain arte egindako landa lanetan, borrokalari errepublikarren hobiak ere aurkitu dituzte Lemoan. Garciak azaldu du auzolandegiak prestatzeko lanetan Lemoatxan egindako azterketa batean hobia bat aurkitu zuela Aranzadi elkarteko kide batek. Zehazki, UGTko batailoiko Hilario Blanco barakaldarraren gorpuzkiak aurkitu zituzten.

http://bizkaia.hitza.eus/2016/04/01/oroimenerako-tokiak/

Aurten, 80 urte beteko dira armada Espainiako Errepublikaren aurka altxatu zela. Eta 80 urte herritarrak altxamendu horri eusteko defentsa sarea eraikitzen hasi zirela. Francoren aldeko indarrei aurre egiteko, lubakiz, metrailadore habiaz eta babeslekuz josi zituzten Bizkaiko mendiak 1936ko gerran.…

New York Times - artikuloaCivil War Legacy Continues to Divide Spain’s Politics and Its Streets40 years after the death ...
26/11/2015

New York Times - artikuloa
Civil War Legacy Continues to Divide Spain’s Politics and Its Streets
40 years after the death of Francisco Franco, symbols of his regime remain across Spain.
The shadow of Franco continues to be a potent source of division between right and left, despite his death.
https://twitter.com/nytimesworld/status/667645877922738176

“40 years after the death of Francisco Franco, symbols of his regime remain across Spain. https://t.co/mMJIjxzYVc”

13/08/2015
Memoria berreskuratzen - Recuperando la Memoria
06/08/2015

Memoria berreskuratzen - Recuperando la Memoria

Dirección

Durango
48330

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Lemoatx 1937 publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Organización

Enviar un mensaje a Lemoatx 1937:

Compartir