Villabonako Udala

Villabonako Udala Amasa-Villabonako udalaren Facebook kontu ofiziala.

Txupinazoa eta Santioetako erroskilaren igotzearekin batera lehertu da festa Villabonan!Santio Jaiek emandako irudi gehi...
25/07/2026

Txupinazoa eta Santioetako erroskilaren igotzearekin batera lehertu da festa Villabonan!

Santio Jaiek emandako irudi gehiago Unai Lizarza argazkilari billabonatarraren galerian topatuko dituzue: https://santiojaiak.pixieset.com/santiojaiak2026/

AMAVI udal aldizkariaren ale berria argitaratu, eta herriko postontzietara banatzen ari gara.Online irakurtzeko: https:/...
24/07/2026

AMAVI udal aldizkariaren ale berria argitaratu, eta herriko postontzietara banatzen ari gara.
Online irakurtzeko: https://labur.eus/AMAVI_71uztaila
Beti bezala azken hilabeteetako udal jardueraren albiste nagusiak biltzen ditu ale berri honek ere: hirigintza, ingurumena, proiektuak...

Udalak garapenerako nazioarteko proiektuak bultzatzen jarraitzen du, Euskal Fondoaren bidezhttps://labur.eus/Nazioarteko...
23/07/2026

Udalak garapenerako nazioarteko proiektuak bultzatzen jarraitzen du, Euskal Fondoaren bidez
https://labur.eus/Nazioarteko_elkartasuna
Aurten bi proiektu lagundu dira Amasa-Villabonarekin senidetutako lurraldeetan:

🇸🇻El Salvador: Meanguera herriko Soledad auzoan edateko ura sartzea: 10.820€
🇪🇭Saharako Garraio eta Energia Ministerioari laguntza: 5.410€

22/07/2026

Badatoz Villabonako Santio jaiak!🥳🎉🍾
Prestaketa lanak behar bezala doaz eta ostiral arratsaldean festa lehertuko da, zazpi egunetan jaia eta alaitasuna kalez-kale zabalduz.
Zatoz programako ekintzekin eta jai-giro paregabearekin gozatzera!

Gaur 19:00etan Udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo da udaletxeko Batzar aretoanGai-zerrenda: https://labur.eus/Udalb...
22/07/2026

Gaur 19:00etan Udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo da udaletxeko Batzar aretoan
Gai-zerrenda: https://labur.eus/Udalbatza_uztaila2026
Bilkura hauek ekitaldi publiko irekiak dira eta ondorioz, interesa duen edonor bertaratu daiteke ikusle gisa.

Etxebizitza hutsetan obrak egin eta alokairura bideratzeko udal-dirulaguntza lerroa zabalikhttps://labur.eus/Dirulaguntz...
21/07/2026

Etxebizitza hutsetan obrak egin eta alokairura bideratzeko udal-dirulaguntza lerroa zabalik
https://labur.eus/Dirulaguntzak_Etxebizitza-hutsak
Neurri honen helburua egoera txarrean dauden etxebizitza hutsak berritzea eta ondoren alokairu sozialera bideratzea da.

Diruz lagunduko da: etxebizitzen berritze-lanak, ekipamendu berrien erosketa eta instalazioa, eta etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzea.

Obraren %35a lagunduko da diruz (gehienez 4.500€) eta Udalak guztira 25.000 euroko aurrekontua ezarri du dirulaguntza lerro honetarako.

Etxebizitza

Larunbat arratsaldean Erreboteko plaza leporaino bete zen Euskal Pentatloiaren kanporaketan. Herri-kirolariek ikuskizun ...
20/07/2026

Larunbat arratsaldean Erreboteko plaza leporaino bete zen Euskal Pentatloiaren kanporaketan. Herri-kirolariek ikuskizun bikaina eskeini zuten, bertaratu zen jendetzaren gozamenerako.
Zorionak iraileko finalerako txartela lortu zuten sei kirolariei.

Udaleko Kirol sailetik aurrerantzean ere herri kirol proba berriak antolatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, gure kirola eta kultura delako, eta frogatu denez herritarren artean ikusmin handia sortzen duelako.

Herri Kirol Federazioa

Errobeteko plazan sei denbora onenak eginez finalerako txartela lortu dutenak ondorengoak dira: Izeta VI.a, Xabat Olaizola, Basozabal, Ioritz Gisasola, Beñat Telleria eta Julen Kañamares.

Amasa-Villabonako Udalaren ordezkaritza Bergaran izan zen atzo, Euskal Herriko 180 udalerrietako ordezkariekin batera, F...
20/07/2026

Amasa-Villabonako Udalaren ordezkaritza Bergaran izan zen atzo, Euskal Herriko 180 udalerrietako ordezkariekin batera, Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen mugimenduaren 50. urteurrena oroitzeko ekitaldi politiko instituzionalean.

Beatriz Unzue alkateak (EH Bildu) Udaleko aginte makila eta Juan Mari Iparragirrek (EAJ-PNV) herriko bandera eraman zuten.

Ekitaldian duela 50 urte alkateen mugimenduan parte hartu zuten alkate ohiak omendu ziren eta Euskal Herriak autogobernu eta burujabetza handiagoa behar dituela aldarrikatu zuten euskal alderdi abertzaleetako agintariek.

EH Bildu Amasa-Villabona EAJ PNV Amasa Villabona

119 eguzki-plakako instalakuntza fotovoltaikoa ezartzen ari gara Olaederra kiroldegiko teilatuanhttps://labur.eus/Eguzki...
17/07/2026

119 eguzki-plakako instalakuntza fotovoltaikoa ezartzen ari gara Olaederra kiroldegiko teilatuan
https://labur.eus/Eguzki-plakak_Olaederra
Bertan sortuko den energia berriztagarria kiroldegiaren autokontsumora bideratuko da, eraikinaren energia-kostuak asko murriztuz. Energia soberakina berriz, Udalak sotutako eraikin publikoen autokontsumorako sare elektrikora batuko da.
Udalak 77.072,18 euroko inbertsioa egin du eta eguzki-plaken hornidura, instalazioa eta abiaraztea Ekilor Energías Renovables S.L. enpresa ari da egiten.

Dirección

Erreboteko Plaza Z/g
Villabona
20150

Horario de Apertura

Lunes 08:00 - 14:00
Martes 08:00 - 14:00
Miércoles 08:00 - 14:00
Jueves 08:00 - 14:00
Viernes 08:00 - 14:00

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Villabonako Udala publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Organización

Enviar un mensaje a Villabonako Udala:

Compartir