09/01/2026
ENPRESA-MINTEGIA
Uribe Kostako Behargintza
Lantokiak ekiteko eta zure negozioa hazten laguntzeko
Enpresa bat sortzeko asmotan bazabiltza edo azken lau urteetan sortutako enpresa gazte bat baduzu, Uribe Kostako Behargintzak zure eskura jartzen du Urdulizen duen
enpresa-mintegia.
Esparru profesional eta kolaboratibo batean enpresa-proiektu berriak bultzatzeko pentsatutako gunea.
🏢 LANTOKI ERABILGARRIAK
✔ Erabat hornitutako 6 lantoki itxi
✔ Bilera-gela partekatua
💼 ZER ESKAINTZEN DUGU?
• 9–10 m²-ko bulegoak → 100 € / hilean
• 15 m²-ko bulegoak → 150 € / hilean
✔ Bilera-gelaren erabilera barne
✔ Garbiketa, ura eta argindarra
⏱ LAGAPENAREN IRAUPENA
Lantokiak gehienez 2 urterako lagako dira, eta urtero luzatu ahal izango dira, gehienez ere 4 urtera arte, betiere luzapena eskatzeko unean itxarote-zerrendan eskaerarik ez badago.
Zure proiektua aurrera eramateko aukera interesgarria iruditzen bazaizu, jar zaitez harremanetan Uribe Kostako Behargintzako taldearekin eta informazio gehigarria eskainiko dizugu:
[email protected]
946760638