05/07/2024
Bizkaiko SOS Arrazakeriak eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundeak, berrogeita hamar elkarte eta kolektibo sozialen babesarekin, elkarretaratzea deitu dute uztailaren 5ean, ostirala, 19:00etan, Bilboko Mariaren Bihotza plazan, azken egunotan San Frantzisko auzoan gertatzen ari den indarkeria arrazistaren gorakada salatzeko.
Eguna: Uztailak 5, ostirala
Lekua: Mariaren Bihotza plaza
Ordua: 19:00
MANIFESTUA
Arrazakeriaren oldarraldiari aurre egin! ⚠️ ARRAZAKERIA GURE AUZOETATIK KANPORA!
Indarkeria arrazistak gora egin du gure auzoetan. Eta eraso horiei modu kolektiboan aurre egin behar diegu, indarkeria arrazistarik gabeko auzo batzuen alde. Azken egunotan gorrotoa bultzatzen duten ekintza arrazista batzuen lekuko izan gara, migratuen, arrazializatuen eta ijitoen desinformazioan eta estigmatizazioan areagotzen dutenak.
Eta kezka handiz salatu nahi ditugu:
Bilboko postontzietan sartzen ari diren panfletoak, adingabeen aurkako heriotza-mehatxu esplizituekin eta arrazakeria zantzu bortitzekin. Gainera, gorrotoa baino sortzen ez dute diskurtso horiekin, migratutako eta arrazializatutako pertsonen estigmatizazioan dute jomuga.
Pintada faxistak: Azken egunotan San Frantziskoko kaleetan pertsona beltzen aurkako pintaketa arrazistak agertu dira, gizatasuna kenduz eta gorrotoa zabalduz.
Eraikinen aurkako erasoak: meskita baten kristalak hautsi eta LGBTIQ+ lokal baten pertsiana bati eraso egin diote, baita esku-hartze sozialeko erakunde batean ere pintada neonaziak burutu dituzte, faxisten oihuak idatziz.
Poliziaren basakeria: joan den asteartean, San Frantzisko auzoko bizilagunok, Mariaren Bihotza plazan migratutako eta arrazializatutako pertsonen aurkako poliziaren jazarpenaren eta basakeriaren lekuko izan ginen. Horren harira, ESAN polizia-sindikatuak igorritako komunikatuak pertsona migratzaile eta arrazializatuak estigmatizatzen, kriminalizatzen eta gizagabetzen ditu, eta are indarkeria handiagoa sortzeko baino ez du balio.
Honen guztiaren aurrean, ez gara isilik geratuko, gehiegikeria horiek salatzen jarraituko dugu, praktika arrazistak direlako eta pertsona arrazializatuen eta migratuen eskubideen aurkakoak direlako. Bai eta auzo lasaia eta arrazakeriarik gabea nahi dugun auzotar guztion eskubideen aurka. Pertsona guztien duintasuna eta osotasun fisikoa errespetatzea eskatzen dugu, haien jatorri etnikoa, identitatea eta sexu-orientazioa, erlijioa eta inguruabarrak edozein direla ere. Instituzioen ardura politikoa da gure kaleetan egunero gertatzen ari diren praktika horien aurrean.
Hemen gaude. Antifaxistak gara. Arrazakeriaren aurkakoak. EZ DIRA PASAKO!
SINATZEN DUTE
1. SOS Racismo – Bizkaiko SOS Arrazakeria
2. Coordinadora de Grupos de Bilbao la Vieja, San Francisco y Zabala
3. Federación de Asociaciones Vecinales de Bilbao
4. Katu Baltza, San Frantzisko auzoko kultur taldea
5. Feministalde
6. Goizalde Kultur Elkartea
7. Basoa, casa de defensoras
8. Martin Etxea elkartea
9. Paz con Dignidad-OMAL
10. Colectiva XXK
11. Comunidad San Francisco de la Fraternidad Escolapia de ITAKA de Bilbao
12. Aldauri Fundazioa
13. Pikara Magazine
14. Bilbo Zaharreko auzo elkartea
15. Victimas del Frankismo
16. AZET Etxebizitza Sindikatua
17. Lumaltik
18. Colibres Ermua
19. Koloretxe, Elkarte Feminista
20. Ongi Etorri Errefuxiatuak
22. Berri-Otxoak (Plataforma contra la exclusión y por los derechos sociales)
23. Kakitzat
24. Kontseilu Sozialista Bilbo
25. Ibili Fundazioa
26. Baskale elkartea
27. Sarean
28. Freytter Elkartea: Indarkeria Politikoari buruzko Ikerketak
29. Argitan Emakumeentzako Aholku Etxea
30. Mugarik gabe
31. Kurdistanekin elkartasuna ekimena
32. Mekauen - konpartsa internazionalista
33. Asociación de mujeres musulmanas BIDAYA
34. Trabajadoras no Domesticadas
35. Ikusgai
37. Argilan-ESK
38. Portugaleteko Mugimendu feminista
39. Txarraska Gaztetxea Basauri
40. Alternatiba
41. EH Bildu
42. Ezker Anitza- IU
43. Sortu Bilbo
44. Sumar mungimendua
45. Elkarrekin Podemos Bilbao
46. Bilboko Askapena
47. Zutunik Larrabetzuko talde transfeminista
48. Erain S.Coop
49. BDZ, Bizkaia
50. Mbolo Moye Doole, Manteroen Plataforma
51. La Posada de los Abrazos
52. Lore More Portugaleteko Gazte Talde Feminista
53. Marimatraka Santurtziko talde feminista
54. EGHAM Bilbao
55. E28 Koordinadora
56. Red de Mujeres Migradas y Racializadas EH
57. SETEM Hego Haizea
58. Sigi Saga dantza taldea