09/09/2026
🏋️♂️ TRADIZIOTIK ETORKIZUNERA! 🌱
Egokitze Fisikoko Zikloko ikasleek Joseba Etxebarria Elgezabalen bisita jaso dute, Txirrika Herri Kirolak Klubaren proiektua eta jarduera fisikoaren sektoreko egungo joerak gertutik ezagutzeko. 🙌
Saioan herri kirolen eta fitnessaren arteko lotura, osasuna eta ongizatea, komunitatearen garrantzia, ekintzailetza eta sektoreak eskaintzen dituen lan aukera berriak izan dituzte hizpide. Gainera, etorkizuneko profesionalek behar dituzten gaitasunen inguruan ere hausnartu dute. 💪🗣️
Eskerrik asko, Joseba, zure esperientzia gurekin partekatzeagatik! 👏