Zizurkilgo Udala

Zizurkilgo Udala Zizurkilgo Udalaren Facebook orrialdea

10/09/2026

Plazida Otañoko hiru liburuzainak izan ziren Elbarrenako festen pregoilariak. Festak gozarazteko deiaz gain, aldarrikapenek ere euren tokia izan zuten txupinazoa bota aurreko hitzartzean.

09/09/2026

Tolosaldeko errepideetan hiru lan egingo dituela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Alundiak: Olentzon biribilgunea, Tolosako Santa Lutzia auzoan panel akustikoen instalazioa eta Berastegin oinezkoentzako bide berria.

🏃‍♀️ Haurren Krosa eta XVII. Kros Mistoa 🏃‍♂️Giro ederrean ospatu ziren atzo Haurren Krosa eta XVII. Kros Mistoa.Jaien a...
09/09/2026

🏃‍♀️ Haurren Krosa eta XVII. Kros Mistoa 🏃‍♂️

Giro ederrean ospatu ziren atzo Haurren Krosa eta XVII. Kros Mistoa.
Jaien atariko, kirolaz eta giro bikainaz gozatu genuen! 🎉

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, gerturatutako guztiei eta antolakuntzan aritu zineten guztioi! Eta zorionak irabazleei! 👏🏆

🎺🎻Loatzo Musika Eskola🎹🎤Musikarekin jolas eta jolas!📢Izen-ematea zabalik da:📆 Irailaren 11ra arte, ostiralera arte. Ez g...
09/09/2026

🎺🎻Loatzo Musika Eskola🎹🎤

Musikarekin jolas eta jolas!

📢Izen-ematea zabalik da:
📆 Irailaren 11ra arte, ostiralera arte.

Ez galdu aukera!

✨ 2025ean Zizurkilen jaiotako haurrei ongi etorria! ✨Iaz lehen aldiz egin zen bezala, aurten ere, Elbarrenako festetan, ...
08/09/2026

✨ 2025ean Zizurkilen jaiotako haurrei ongi etorria! ✨

Iaz lehen aldiz egin zen bezala, aurten ere, Elbarrenako festetan, Udalak Zizurkilen jaiotako haurrei ongi etorria egingo die.

👉 Herriguneko jaietako nahiz Elbarrenako jaietako zapiak banatuko zaizkie haurrei, Zizurkilgo herrira eta komunitatera ongi etorri emateko.

ℹ️ 2025ean jaiotako haur guztiak daude gonbidatuta festetako igandean ospatuko den ekimenera. Dagoeneko guztien etxeetara bidali da gonbita luzatzen duen eskutitza, eta bertan agertzen den estekan eman behar da izena.

08/09/2026

Irailaren 9tik 13ra egingo dituzte festak Zizurkilgo Elbarrena auzoan. Aurretik, irailaren 5ean eta 8an ere egingo dituzte zenbait ekitaldi.

‼️ TRAFIKOAN ERAGINAK ‼️Irailaren 8an, bihar, 18:45etik aurrera, Haurren Krosa eta XVII. Kros Mistoa ospatuko dira Zizur...
07/09/2026

‼️ TRAFIKOAN ERAGINAK ‼️

Irailaren 8an, bihar, 18:45etik aurrera, Haurren Krosa eta XVII. Kros Mistoa ospatuko dira Zizurkilen.

❌ Ondorioz, herriko hainbat tokitan trafiko-mozketak egingo dira:
· Ugare auzoan
· Aurrera plazan
· Ernio bidean (10. zenbakiraino)

‼️🕕 Eraginak 18:40tik 19:40ra izango dira.

Udalak seinaleak eta antolatzaileen nahiz udaltzaingoaren oharrak errespetatzea eskatzen du.

🏍️IV. Zizurkilgo kotxe eta moto klasikoen topaketa🚗Larunbat honetan, Zizurkilen laugarrenez ospatu da kotxe eta moto kla...
07/09/2026

🏍️IV. Zizurkilgo kotxe eta moto klasikoen topaketa🚗

Larunbat honetan, Zizurkilen laugarrenez ospatu da kotxe eta moto klasikoen topaketa. Erakusketa goizean zehar egin zen, herrian nahiz eskualdean, eta jendetza gerturatu zen.

👏 Zizurkilgo Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkio Joseba Mendizabali, topaketaren antolakuntzan egindako lan eta ahalegin guztiagatik. Era berean, egunean bertan boluntario lanetan aritu ziren herritar guztiei ere eskerrik asko. Guztien lanari esker egun ederra ospatu genuen!

🎉 Herritik eta herriarentzat egindako egunean, giro bikaina sortu zen! 🏍️ Festetarako motorrak berotzen... 🔥🎉

07/09/2026

Laugarrengoz ari dira ospatzen Zizurkilgo Kotxe eta Moto Klasikoen Topaketa. 09:00etatik hasita, Joxe Arregi plaza eta inguruak kotxe eta moto ikusgarriz bete dira. Hainbat urtetako altxorrak ikustea izan da gaurko plana askorentzat.

04/09/2026

Aurtengo txupinazoan Plazida Otaño liburutegia omenduko dute, herriari egindako ekarpenagatik.

Dirección

Teodoro Hernandorena, 6
Cizurquil
20159

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 14:00
Martes 09:00 - 14:00
Miércoles 09:00 - 14:00
Jueves 09:00 - 14:00
Viernes 09:00 - 14:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Zizurkilgo Udala publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría