Plazida Otaño Aiztondoko Liburutegia

Plazida Otaño Aiztondoko Liburutegia Aiztondo bailarara begiratzen dion Liburutegia dugu.Bereziki, bertako Kultura eta tokiko sortzaileen lanak ezagutzera eman nahi ditugu besteak beste.

08/09/2026

Bihar 20:00etan botako dute Zizurkilgo Elbarrenako jaietako txupinazoa, eta aurten 10 urte bete dituen liburutegia omenduko dute. Ainhoa Sukia eta Arantxa Zabala liburuzainek pozik jaso dute gonbita.

Helduentzako eleberriak, poesia, komikiak... ere iritsi dira liburutegira 🧐 udara liburu artean murgiltzeko aprobetxatze...
03/07/2026

Helduentzako eleberriak, poesia, komikiak... ere iritsi dira liburutegira 🧐 udara liburu artean murgiltzeko aprobetxatzeko aukera zabala 🌞📚😊

Eskerrak eman nahi dizkiogu   idazleari bere eleberriaren inguruko hitzaldi lasai eta atsegin bat eskeintzeagatik gure l...
26/06/2026

Eskerrak eman nahi dizkiogu idazleari bere eleberriaren inguruko hitzaldi lasai eta atsegin bat eskeintzeagatik gure liburutegian, atzoko egunez. Eleberria, “Cuando brillan las manzanas” , neurri batean, gure herriko Fraisoroko “Casa Cunan” garatzen da eta ondorioz, ez zen anekdota edo datu berririk falta izan gure parte hartzaileen aldetik. Eta horregatik ere, oso eskertuta gaude hurbildu zineten herritar guztiekin. Denok gozatu genuen. Uda honetan liburua irakurtzera gonbidatzen zaituegu. Sagar izozkia bezala irakurtzen da, eta urtzen ari den izozkia bezala sentitzen da. Uda honetan ere, irakur dezagun! Uda ona pasa.

24/06/2026
Gaurkoarekin itxi dugu Haur irakurketa klubeko ikasturtea. "Lina plastilina" liburuarekin, pertsonaien ezaugarri ezberdi...
19/06/2026

Gaurkoarekin itxi dugu Haur irakurketa klubeko ikasturtea. "Lina plastilina" liburuarekin, pertsonaien ezaugarri ezberdinek ematen diguten informazioa aztertu dugu, eta ondoren merendolaz gozatu 📚🍟🥳 Hurrengo ikasturtera arte!

Atzo izan genuen ikasturte honetako azken euskarazko solasaldia eta Iratxe Retolaza agurtzea tokatu zitzaigun. Plazer ba...
17/06/2026

Atzo izan genuen ikasturte honetako azken euskarazko solasaldia eta Iratxe Retolaza agurtzea tokatu zitzaigun. Plazer bat izan da horrelako jakintza eta umiltasuna duen pertsona batekin solastea. Hurrengo kurtsoan berriro Oihana Iguaran izango dugu gurekin eta pozik hartuko dugu bera ere. Bitartean pasa dezagula denok opor garairik zoriontsuena eta gero gerokoak. "Zorretan" /Agurtzane Intxaurragaren antzerki obraren inguruan mintzatu ginen atzokoan. Antzerki generoan hasiberriak ginen eta denetariko iritziak izan ziren. Edukiari dagokionean aitzindaria (2012ko obra dela gogoratu behar da) eta formatoan berriz, lehen zatia (zorretan) zail xamarra eta bigarrena berriz (Hitzak) oso irakurterraza.

Atzoko saioan Harri Aroaren inguruan hitz egiteko aukera izan genuen, bakoitzak bere jakintza elkarbanatuz 🧐 eta Euskal ...
23/05/2026

Atzoko saioan Harri Aroaren inguruan hitz egiteko aukera izan genuen, bakoitzak bere jakintza elkarbanatuz 🧐 eta Euskal Herrian aztarnak ikusi daitezkeen hainbat leku ezagutu 😊

A zer luxua atzokoa! Danele Sarriugarte idazlea eta Iratxe Retolaza editorea, a ze parea! Mundialak biak!. "Beste zerbai...
20/05/2026

A zer luxua atzokoa! Danele Sarriugarte idazlea eta Iratxe Retolaza editorea, a ze parea! Mundialak biak!. "Beste zerbait" nobelak, bertan mutatzen duten hainbat aspektuen inguruan hausnarketa egiteko aukera eman zigun atzoko solasaldian eta bertan idazlea eta editorea edukitzeak, DENA ulertzeko probilegioa eman zigun tertulia kideei.😊😮

Bestalde, tertulia literarioan Itziar Ugarteren "Gu gabe ere" poesia liburua izan genuen hizpide 🧐 Egunerokotasuneko ego...
23/04/2026

Bestalde, tertulia literarioan Itziar Ugarteren "Gu gabe ere" poesia liburua izan genuen hizpide 🧐 Egunerokotasuneko egoeretatik abiatuta, belaunaldien arteko transmisioaren haritik, munduak gu gabe ere jarraituko duela erreparatzeko estilo fin eta ederra darabil idazleak ✨📚

Dirección

Cizurquil
20159

Horario de Apertura

Lunes 10:00 - 13:00
16:00 - 20:00
Martes 10:00 - 13:00
16:00 - 20:00
Miércoles 10:00 - 13:00
16:00 - 20:00
Jueves 10:00 - 13:00
16:00 - 20:00
Viernes 10:00 - 13:00
16:00 - 20:00
Sábado 09:30 - 13:30

Teléfono

671481905

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Plazida Otaño Aiztondoko Liburutegia publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Organización

Enviar un mensaje a Plazida Otaño Aiztondoko Liburutegia:

Atajos

Compartir