29/10/2026
📢Getariako Udalak lau lanpostu eskainiko ditu gazteentzat📢
Getariako Udalak 4 gazte kontratatuko ditu, 12 hilabeterako eta lanaldi osoan, udaleko hainbat arlotan lan egiteko.
💼 ESKAINTZEN DIREN LANPOSTUAK
1. Hirigintzako aparejadorea / arkitekto teknikoa
2. Idazkaritzako administrazio orokorreko teknikaria
3. Harrerako administraria
4. Turismo eta kulturako administrazio orokorreko teknikaria
📅 ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: azaroaren 6ra arte.
📍 NON EGIN ESKAERA? Lanbideren bidez. Kontsultatu lan-eskaintzak eta hautaketa-prozesuaren baldintzak Lanbideren webgunean.
ℹ️ Lanpostuek titulazio- eta gaitasun-baldintza espezifikoak dituzte, eta euskararen C1 maila eskatzen da.
👉 Informazio guztia:
Azken urteetan bezala, Udalak Lanbideren dirulaguntza lortu du lau gazte kontratatzeko, 12 hilabeterako. Kontratazioek hirigintza, idazkaritza, administrazioa eta turismo eta kultura arloetako lana indartuko dute. Getariako Udalak lau lanpostu eskaintzen ditu gazteak kontratatzeko, Lanbideren 2026ko...