01/09/2026
📢 Gorroñok legezkotasuna eta interes orokorra aldarrikatu ditu Pasealekuaren okupazioaren aurrean. Gernika-Lumoko alkatea udalbatzako hainbat kiderekin agertu da egoera azaltzeko eta udal-liburutegi berriaren proiektua defendatzeko.
🤝 Gorroñok azpimarratu duenez, Udalak irekita izan du gaur egun eraikinean dauden pertsonekin hitz egiteko bidea. Azaldu duenez, prozesu horretan hainbat bilera egin dira eta irtenbidea aurkitzeko aukerak planteatu dira. Hala ere, udal-gobernuak uste du negoziatzea ezin dela izan bere betebeharrei uko egitea. «Hitz egiteak ez du esan nahi erakunde publiko bati dagozkion erantzukizunei uko egitea», adierazi du alkateak.
🏛️ Ildo horretan, defendatu du «administrazioaren betebeharra dela herritar guztien interesak defendatzea, espazio publikoak babestea eta interes orokorreko proiektuak gara daitezkeela bermatzea».
⚠️ Liburutegiko lanak geldiarazteak edo atzeratzeak izan ditzakeen ondorioez ohartarazi du tokiko gobernuak. Egoera horretatik erator daitezkeen galera ekonomikoak indarreko legeriaren arabera baloratuko dira, eta, hala badagokio, okupazioaren ardura duten pertsonei edo taldeari erreklamatu ahal izango zaizkie. Era berean, Udalak tamaldu egin du bideo eta komunikatu jakin batzuk zabaltzea; izan ere, bere ustez, errealitatearekin bat ez datozen baieztapenak dituzte, eta pertsonak eta erakundeak deskalifikatzen dituzte.
📢 Gorroño reivindica la legalidad y el interés general ante la ocupación del Pasealeku. El alcalde defiende que el conflicto del Pasealeku no puede bloquear un proyecto público destinado al conjunto de Gernika-Lumo.
💬 Gorroño ha insistido en que el Consistorio ha mantenido abierta la vía del diálogo con las personas que ocupan actualmente el inmueble. Según ha explicado, durante este proceso se han celebrado diferentes reuniones y se han planteado alternativas con el objetivo de encontrar una salida. Sin embargo, el Gobierno municipal considera que negociar no puede suponer renunciar a sus obligaciones. «Dialogar no significa renunciar a las responsabilidades que corresponden a una institución pública», ha señalado el alcalde.
🏛️ En este sentido, ha defendido que «la administración tiene la obligación de defender los intereses del conjunto de la ciudadanía, proteger los espacios públicos y garantizar que los proyectos de interés general puedan desarrollarse». Para el Ejecutivo local, se trata de una actuación que responde a las necesidades del conjunto del municipio y no a un interés particular. «Es inadmisible que una ocupación pueda impedir o retrasar el desarrollo de un proyecto público destinado al conjunto de Gernika-Lumo», ha afirmado Gorroño.