Iturolako Komunitatea
Elkarlan Sorgunea lanerako espazio partekatua da, sektore ezberdinetako profesionalak elkartu, eta giro kolaboratzailean, beren eguneroko jarduna eta proiektuak garatzeko gunea. Elkarlan Sorgunean, ekintzaile bakoitzak bere denbora, gaitasun eta esperientziak elkarbanatzeko konpromisoa hartzen du, balio hori guztia denon eskura jarriz, eta tokiko beharrak asebeteko dituzten proiektu berritzaileetan inplikatuz.
Hau da, ekintzaileak eskualdeko garapen sozioekonomikoaren subjektu aktibo bilakatu nahi ditugu. Gure lana izango da, eragile sozioekonomikoen arteko konexioak bilatzea, eta guztion gaitasun eta trebeziak, gainontzekoen beharrak asebetetzera bideratzea.� Horrela, ekintzaileak, enpresak, langileak, erabiltzaileak, elkarteak eta auzo komunitateak dira protagonista, eta beren arteko interakzioaren bitartez birdefinitzen dute espazioa bera. Hau da, Elkarlan Sorguneak zabalik ditu ateak, bere inguruan gertatzen denaz bustitzeko eta era berean, bere barneko dinamikak mundura zabaltzeko.