04/12/2025
Zer gertatu da aste hauetan Ibarran? Kartel arraro xamarrak zeuden Ibarran zehar ezta? 5+5 edo 5x2 jartzen zituztenak, eta ahorcado jokuarena? Zer ote? Ba asmatu duzue Gaztezuloren 10.Urteurrena da, izan ere, 10 urte igaro dira Gaztezulok bere ateak ireki zituenetik.
Hori dela eta, urte guztian zehar Ibarran ekintza ezberdinak antolatzea da gure asmoa, adin guztietakoek disfruta ditzakezuenak. Horrez gain, maiatzak 30ean urteurrena behar den bezala ospatzeko egun potoloa izango dugu.
Guretzat 10. urteurrena oso garrantzitsua izango da eta ahalik eta ondoen irtetea nahi dugu, horregatik Gaztezuloren parte izan zareten guztien iritzi zein proposamenak kontuan izan nahi ditugu. Kartelean ikus dezakezuen moduan, beheko aldean QR kode bat duzue. Kode hau mugikorraren kamararekin ireki ahalko duzue eta honek Google Forms batera eramango zaituzte. Formularioan 10.urteurrenerako izan ditzakezuen proposamenak jasoko dira, urtean zeharrekoak zein maiatzak 30ean egin daitezkeenak.
Zuek ere Gaztezuloren parte zaretenez, zuen iritzia garrantzitsua da guretzat horrela denon artean eraikiko baitugu Gaztezuloren urteurrena!