EH Bildu Igorre

EH Bildu Igorre 📍𝗜𝗴𝗼𝗿𝗿𝗲 | 𝗘𝘂𝘀𝗸𝗮𝗹 𝗛𝗲𝗿𝗿𝗶𝗮
✊Justizia soziala 🟣Feminismoa 💬Euskara
📩𝗲𝗵𝗯𝗶𝗹𝗱𝘂@𝗶𝗴𝗼𝗿𝗿𝗲.𝗻𝗲𝘁| Bilgunea:Lehendakari Agirre 19
✳️ 🌀

23/04/2026

Igorreko kultur etxean izan gara, Errota Arratiak “Biharko Arratia” plan estrategikoa aurkeztu duen ekitaldian.

Arratiako eragile ezberdinen arteko elkarlanaren fruitua da aurkeztutakoa, eta eskualdearen etorkizuna modu partekatuan eraikitzeko pauso garrantzitsua.

: “EH Bildurentzat oso inportantea da Bizkaia modu polizentriko batean ulertzea, eta horrek esan nahi du eskualde bakoitzak bere alternatibak garatu behar dituela”.

Eskerrik asko eta zorionak Errotari egindako lanagatik! 🚀🔝

ADI!! ABERRI EGUNERA JOATEKO AUTOBUSAREN GERALEKUAK ETA ORDUTEGIAK.Zazpiak  !
02/04/2026

ADI!! ABERRI EGUNERA JOATEKO AUTOBUSAREN GERALEKUAK ETA ORDUTEGIAK.
Zazpiak !

31/03/2026

ABERRI EGUNA 2026

🚌 Arratiatik Iruñera autobusa

🎉 Egun osorako egitaraua: goizean manifestazioa Golemetik, haurren gunea eta kontzertuak!

⚠️ Bihar azken eguna izena emateko!

📍 Axular Kultur Elkartean.

👉 Gu bagoaz. Bazatoz?

Zazpiak !

ABERRI EGUNA 2026📅 Apirilak 5 (domeka)🚌 ARRATIA → IRUÑEA autobusa📍 Izena eman: Axular Kultur Elkartean.Prezioa: • 10€ • ...
30/03/2026

ABERRI EGUNA 2026

📅 Apirilak 5 (domeka)
🚌 ARRATIA → IRUÑEA autobusa

📍 Izena eman: Axular Kultur Elkartean.

Prezioa:
• 10€
• 5€ (langabetuak)

👉 Animatu eta zatoz gurekin!

Euskara gara eta hemen gaude. Urratsez urrats, erortzen bagara ere, berriz altxatzen den herria gara; bidean, lurra zapa...
29/03/2026

Euskara gara eta hemen gaude. Urratsez urrats, erortzen bagara ere, berriz altxatzen den herria gara; bidean, lurra zapalduz, elkarrekin gorputz bat eraikitzen ari garenak. Borrokaren eta desiraren aztarnak daramatzagu, eta etengabeko eraldaketan, aurrera doan komunitatea gara.

Euskaraz bizi nahi dugu, elkarrekin, beso zabalik. Gaur hemen gaude, eta bihar ere egongo gara.

ZORIONAK Igorreko herritarrei aurtengo Korrikan izan den parte-hartze itzelagatik, eta ESKERRIK ASKO AEK-ri ekimen hau posible egiteagatik.

Gure herrian badago guztiontzako lekua, berdin dio zein den azal kolorea, jatorria edo euskararekiko ezagutza. Denon artean eraikiz, zapalkuntza orotatik babestuko gaituen komunitate berdinzale, zabala eta askotarikoa lortuko dugu: Euskal Herri feminista, antirrazista, goxoa eta euskalduna.

Aurrera goaz. Bazatoz?

1.300.000€ erdiguneko frontoia estaltzeko.Igorreko EH Bildun-n galdera batzuk ditugu:👉 Dirutza horrekin ez al daude best...
25/03/2026

1.300.000€ erdiguneko frontoia estaltzeko.

Igorreko EH Bildun-n galdera batzuk ditugu:

👉 Dirutza horrekin ez al daude beste lehentasun batzuk?
👉 Badira beste aukera batzuk aztertzeko?
👉 Zein izango da amaierako kostua?

🟢 Halako dirutza gastatzeak zalantza sortzen digu.

Horregatik,
🗳️ abstentzioa bozkatu dugu udal plenoan.

💬 Eta zuk, nola ikusten duzu?

24. KORRIKA! 🏃‍♀️🏃Euskara gara. Herri bat, hizkuntza bat, nazio bat, etorkizun bat.Atharratzetik Bilbora doan Korrikak m...
20/03/2026

24. KORRIKA! 🏃‍♀️🏃

Euskara gara. Herri bat, hizkuntza bat, nazio bat, etorkizun bat.
Atharratzetik Bilbora doan Korrikak mezu argia dakar: Euskara gara!

AEK-ren lan nekaezina aitortu eta Igorren ere hasiera indartsua eman nahi diogu.

👉 Gurekin Korrika hastera gonbidatzen zaitugu.

Korrika ez da kilometroak egitea soilik.
Konpromisoa da, euskararen aldeko konpromisoa.
Herri bakoitza euskararen plaza bihurtzen da eta pertsona bakoitza hizkuntzaren zaindari indartsu.

Eta argi diogu: euskarak ez du etenik izango.

Aurrera eramango dugu, bizia emango diogu: eskoletan, kalean, sare sozialetan, lagunartean, musikan eta ametsetan.

📍 Igorreko EH Bilduren km-a: 2.492 (Urkuzuko apartaderoan).
⏰ 08:56

Igorreko ibilbidearen hasiera elkarrekin egingo dugu.

Zatoz eta hasi Korrika gurekin! ✊

Euskararekin

EH Bilduk Korrikarekin eta euskararekin bat egitera dei egiten die euskal herritarrei.Zirraraz eta harrotasunez, EH Bild...
19/03/2026

EH Bilduk Korrikarekin eta euskararekin bat egitera dei egiten die euskal herritarrei.

Zirraraz eta harrotasunez, EH Bilduk Korrikan parte hartuko du eta Korrika ona opa die euskal herritar guztiei. Era berean, AEKren lan eskerga aitortu, txalotu eta azpimarratu nahi du beste urte batez.

Atharratzetik Bilbora, Euskal Herria bere osotasunean gurutzatuko duen ekimenak gure nazioaren mapa marraztu eta aldarrikatuko du: euskara gara.

Euskarak ezinbestean behar du Korrika, Euskal Herriak euskara behar duen bezala. Gure hizkuntza nazionalaren aurkako oldarraldi politiko, juridiko eta mediatikoaren erdian, hurrengo hamar egunak aukera paregabea dira euskararen biziberritzeari bultzada emateko; aukera hori baliatzeko deia egiten du EH Bilduk.

Testuinguru honetan, euskararen eta hizkuntza-politika berri baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du EH Bilduk. Euskarak elkarguneak eta ekimen herritarrak behar ditu —Korrika, kasu—, baita herri honen etorkizunerako ezinbestekoak diren herri akordioak ere.

Ildo horretan, ezkerreko subiranismoak, dagokion erantzukizunetik, kontsentsuak bilatzen jarraitzeko hitza ematen du: oldarraldiaren aurrean, berdintasunezko estatus juridiko berria erdiesteko, euskara ikastea irisgarria egiteko eta euskarak behar duen indarberritze aro berri bat irekitzeko.

Berdintasunean eta eskubide osoz, plaza guztietan euskaraz bizitzeko.

Euskararekin

Arratiako Mugimendu Feministak Martxoaren 8an Igorreko Kultur Etxean jarritako pankarta apurtuta agertu dela jakin dugu....
14/03/2026

Arratiako Mugimendu Feministak Martxoaren 8an Igorreko Kultur Etxean jarritako pankarta apurtuta agertu dela jakin dugu. Eraso matxista eta onartezina da, feminismoak espazio publikoan duen presentziaren aurkakoa.

Gure babes eta elkartasun osoa Arratiako Mugimendu Feministari.

Pankarta bat apurtu daiteke, baina ez borroka. Are gehiago, pankartak zioen bezala: beste mundu bat feminismotik eraikitzen da, borroka eta antolakuntzatik.

Feminismotik
Gora borroka feminista! ✊🟣

24/02/2026

EH Bildu da lasaitasuna galdu gabe eta irribarrea mantentzen duen ezkerra.

Euskal Herrian, lasai baina tinko, pozik baina konprometituta dagoen ezker subiranista gara.

🚀 Konfiantzarekin, !

EH Bildu Arratia gaur Burlatan izan da, Konferentzia Munizipalistan parte hartzen.Bertan berretsi dugu EH Bilduk konfian...
21/02/2026

EH Bildu Arratia gaur Burlatan izan da, Konferentzia Munizipalistan parte hartzen.

Bertan berretsi dugu EH Bilduk konfiantza eremu sendoa eskaintzen duela, herritarren bizi-segurtasuna eta ongizatea erdigunean jarriz. Euskal Herriko lehen indar munizipalista gara, eta hori ez da kasualitatea: herritik eta herriarentzat egiten dugulako politika.

Gurea gobernantza eredu eredugarria da, gardentasunean, parte-hartzean eta erantzukizunean oinarritua. Udalerrietan frogatu dugu bestelako kudeaketa bat posible dela: hurbila, eraginkorra eta komunitatea indartzen duena.

Munizipalismotik abiatuta, etxebizitza politika publiko aitzindariak jarri ditugu martxan, larrialdi habitazionalari erantzun ausarta emanez eta herritar guztien bizitza duina bermatzeko neurriak sustatuz.

17/02/2026

Dirección

Igorre
Igorre
48140

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando EH Bildu Igorre publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Compartir