06/02/2026
Gaur egunerokoan Ibaiondo etxea 11 eragilek erabiltzen dute, eta beste ugarik tarteka. Bertan, batzarrak, propaganda mota desberdinak, herri bazkari-afariak, hitzaldiak, bertso eskolak, musika emanaldiak, ariketa fisiko saioak,......burutzen dira.
Baina etxe honek baditu bere gastuak, bai finkoak eta baita mantenuko ugari ere.
2025. urtean IBAIONDOTIK ekimena jarri genuen martxan gastu hauei aurre egiteko helburuarekin, eta 2026 honetan bigarren ekimena burutuko dugu.
Bertatik ateratzen den dirua etxeko gastuak ordaintzera bideratuko dugu.
Gorde zure agendan. Txartelak laster jarriko ditugu salgai.
Animatu.