Orioko Udala

Orioko Udala Orioko Udalaren kontu ofiziala.

14/05/2026

Mila bederatzirehun eta lehenengo urtean, maiatzaren hamalaugarren egunean… 🎶

Horrela hasten dira Orbegozok idatzi eta Benito Lertxundik hain ezagun egin dituen bertsoak. Eta hitz horien bidez iritsi zaigu gaur arte gure memorian bizirik dirauen balea arrantzaren mundua 🐟

Guzti honi esker gogoratu eta irudikatu ditugu Olaizola, Loidi, Atxega, Uranga edo Manterolak egindako balentria haiek, eta balea arrantzak herrian sortzen zituen bizipoza, biba eta txaloak 👏

🌊 Itsasoaren indarra eta herri baten ahalegina elkartzen ziren une haiek, gure historiaren parte sakon bihurtuta.

📆 Iritsi da maiatzaren 14a. Iritsi da Balearen Eguna. Gaur 125 urte betetzen dira gure arbasoek Kantauri itsasoan azken balea harrapatu zutenetik. Eta balentria hura gogoan, gure herriaren historiari gorazarre egiten diogu.

Orioko barraren aurrean jada ez d**o balearik. Apenas gelditzen da bajurako itsasontzirik. Gizartea aldatu da, eta itsasoa ere ez da lehengo bera, baina gure arbasoen bizimoduak, izaerak, balentriek eta istorioek oraindik ere presente jarraitzen dute, gure identitatearen eta nortasunaren funtsezko gako baitira 💛

✨ Eta denborak emandako distantziari eta jakintzari esker, ordukoa gogoan, gaur egungo Orio ospatzen dugu. Itsasoarekin, errioarekin eta baserriarekin lotura sakona duen herri baten memoria. Gure balioak, identitatea eta nortasuna.

2026an, 125 urte beranduago, Gora oriyotarrak! beldur gabe kantatzen jarraitzen dugulako 🗣️💪

📷 Koldo Olariaga Larrañaga

_

ELA eta LAB sindikatuek deituta, apirilaren 23an hasitako mobilizazio zikloaren bigarren urratsa egingo dute bihar, maia...
13/05/2026

ELA eta LAB sindikatuek deituta, apirilaren 23an hasitako mobilizazio zikloaren bigarren urratsa egingo dute bihar, maiatzak 14, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako langileek, Udalhitz-eko eta udaletako negoziazio-mahaietan lan-baldintzak hobetzea lortzeko.

👉 Orioko udal-langileek bat egin dute deialdiarekin, eta ondorioz, udal-zerbitzuak itxita egongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta turismo-bulegoa. Kanpinean, aldiz, gutxieneko zerbitzuak izango dira.

Kiroldegia, Saregile eta Udalak azpikontratatutako zerbitzuek erabiltzen dituzten eraikinak irekita egongo dira, ohiko ordutegian.

_

ABANTE TXALUPA! 🌊Gure kantu, dantza, lagunarteko une, itsas-ondare, urteurren eder eta beste hainbat konturekin, azken z...
13/05/2026

ABANTE TXALUPA! 🌊
Gure kantu, dantza, lagunarteko une, itsas-ondare, urteurren eder eta beste hainbat konturekin, azken zirrikituraino bete ditugu herriko aretoak eta plaza 💫

Gozagarriak izan dira Balearen Egunari lotuta antolatu ditugun orain arteko ekimenak, eta falta zaiguna ikusita, galanta dator, lagunak! 🙌

☁️ Eguraldiaren iragarpena bihurri dabil larunbaterako, baina olerki zahar batek dioen modura: ITSASO BAREEK EZ DUTE MARINEL TREBERIK SORTZEN.

Egon adi datozen egunetako argitalpenei, Balearen Egunari buruzko informazio eguneratua eskura izateko 😉

_

Orioko Udalak eta herriko hezkuntza-alorreko eragileek 2023an jarri zuten abian Txalupan programa, hizkuntza- eta gizart...
13/05/2026

Orioko Udalak eta herriko hezkuntza-alorreko eragileek 2023an jarri zuten abian Txalupan programa, hizkuntza- eta gizarte-integraziorako zailtasunak dituzten Orioko ikasleei zuzenduta 🧒

Errefortzu-eskoletatik haratago, planteamendu globalago bat egiten du ekimenk, herriko ikasleen premiei behar bezala erantzuteko.

✍️ Programan parte hartzeko, izena eman behar dute familiek eta horretarako epea zabalik dute maiatzaren 27ra arte. Izen-ematea herriko ikastetxeen bidez egin behar dute.

🔗 Informazio gehiago, Udalaren webgunean.

_

2023an ekin zion UEMAk 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpainari, euskaldun arrazializatuen inguruko aurreiritziak gaindit...
13/05/2026

2023an ekin zion UEMAk 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpainari, euskaldun arrazializatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko, eta aurten, beste herrialdeetatik etorri eta euskara ikasten ari diren herritarrak ditu protagonista 🙌

📍 Urola Kostako hainbat herritar ere ageri dira irudi eta bideoetan, hala nola, Orioko, Zarauzko, Getariako eta Zumaiako euskara ikasleak.

🗣️ Kanpainaren bidez, UEMAk nabarmendu nahi du batetik edo bestetik etorri arren, herritar horiek ere bertakoak direla, eta euskararen komunitateko kide direla.

Horretarako, haien bizipenak eta euskara ikasteko prozesuak ezagutarazi ditu aurten, eta herritarrak animatu nahi ditu haiekin ere euskaraz egitera 🥰

🔗 Xehetasun guztiak eta Urola Kostako herritarren bideoa, Udalaren webgunean.

_

Ostegun honetan, maiatzaren 14an, 125 urte beteko dira Orion balea harrapatu zenetik 🐋📆 Egun seinalatuari lotutako ekita...
12/05/2026

Ostegun honetan, maiatzaren 14an, 125 urte beteko dira Orion balea harrapatu zenetik 🐋

📆 Egun seinalatuari lotutako ekitaldi nagusiak asteburuan egingo badira ere, ostegunean herriko sormenaz eta txarangaren musikaz gozatzeko aukera izango da arratsaldean Herriko Plazan eta inguruko kaleetan 🙌

🎨✍️ Hezkuntza Mahaiak pasa den martxoan aurkeztu zuen Sormen Bizian Lab egitasmoa, Orioko haur eta gazteen sormena eta literaturzaletasuna sustatzea helburu duen ekimena.

👀 Bada, tailerretan landutako ilustrazioak eta ipuinak ostegun honetan erakutsiko dituzte jendaurrean. Eguraldi ona eginez gero, Herriko Plazan egingo dute erakusketa eta ekitaldi txikia, 17:00etatik aurrera, eta aldiz, eguraldia eskasa bada, udaletxeko udalbatzarraren aretoan.

👐 Lanak ikusteko interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta saiora. Ilustrazioak ikusgai izango dira, eta ipuinak, aldiz, orri-markatzaile gisa prestatu dira. Datozen egunetan Orioko txoko ezberdinetan jarriko dira orri-markatzaileak, herritarren eskura 📚

👉 Jarraian, 19:00etatik aurrera, herriko txaranga ibiliko da kalez kale, festa girotzen. Eta amaitzeko, 20:00etatik aurrera, bertso-afaria egingo da Balea Elkartean, Errikotxia bertso eskolarekin elkarlanean.

🔗 Informazio gehiago, Udalaren webgunean.

_

Balearen Eguneko kartel lehiaketaren irabazleek gaur jaso dute saria Anuska Esnal Orioko alkatearen eskutik 👏🏆 Larraitz ...
12/05/2026

Balearen Eguneko kartel lehiaketaren irabazleek gaur jaso dute saria Anuska Esnal Orioko alkatearen eskutik 👏

🏆 Larraitz Lopetegiren lana izan da saritua helduen artean, eta Alex Barrancorena haur eta gaztetxoen lehiaketan.

Sari modura 300 eta 100 euroko diru-sariak jaso dituzte, hurrenez hurren, eta Arkuperen eskutik 150 eta 100 euroko bonuak herriko establezimenduetan gastatzeko 🛍️

🗣️ Larraitz Lazkano: "Balearen Egunari lotutako elementuak irudikatu nahi nituen, modu ezohikoan, baliabide tipografikoak erabiliz. Haria ere erabili dut hizkiak egiteko elementu modura, saregileen lana islatzeko. Ez nuen espero saria, eta pozarren jaso dut. Diseinu grafikoa ikasten ari naiz, eta saria primeran etorriko zait nire portfolioa indartzeko".

🗣️ Alex Barranco: "Kultur Etxearen atzealdean d**oen Balearen Plaza eta Balearen Eguneko antzerkia uztartzen saiatu naiz nire kartelean. Marrazkia teknika digitala erabiliz sortu dut, tabletarekin, eta modu horretan egin dudan lehen lana da. Marrazkiak egitea afizioa da niretzat, eta hau da kartel lehiaketa batean saria jasotzen dudan estreinako aldia. Oso kontentu nago".

Milesker bioi, lan ederrak egin dituzue! 🙏

_

Balearen Egunaren egitarauaren barruan, Jon Agirresarobe Lopetegi eta Pedro Miguel Uranga Urangak XX. mende hasierako Or...
12/05/2026

Balearen Egunaren egitarauaren barruan, Jon Agirresarobe Lopetegi eta Pedro Miguel Uranga Urangak XX. mende hasierako Oriori buruzko hitzaldia eskainiko du gaur, maiatzak 12, 19:00etan 🗣️

‼️ Saioa zimitorio zaharrean egitekoa zen, baina eguraldi eskasa dela-eta, kultur etxera lekualdatu da.

🔗 Informazio gehiago, Orioko Udalaren webgunean.

_

Danbolin Musika eta Dantza Eskola osatzen duten ikasle, irakasle, senide eta musikari gonbidatuek eskolaren 40. urteurre...
12/05/2026

Danbolin Musika eta Dantza Eskola osatzen duten ikasle, irakasle, senide eta musikari gonbidatuek eskolaren 40. urteurreneko kontzertu berezia eman zuten pasa den larunbatean, jendez betetako kiroldegian. Hauxe eskolaren eskertza mezua ✨

_

Arkupeko Orioko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Balearen Astea jarri du martxan maiatzaren 11tik 15era 🐋🛍️Egunotan he...
11/05/2026

Arkupeko Orioko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Balearen Astea jarri du martxan maiatzaren 11tik 15era 🐋🛍️

Egunotan herriko establezimenduetan erosketak egiten dituzten herritarrek, Balearen Eguneko zapiak, txapak eta banderolak jasoko dituzte, baita zozketan parte hartzeko txartelak ere 🎟️

🗳️ Zozketa ostiralean egingo da, maiatzak 15, Herriko Plazan, eta herriko saltokietan gastatzeko 50 euroko sei bono zozkatuko dira.

🤡 Zozketa ez ezik, ostiral arratsaldean Zapotxinen ikuskizuna ere antolatuko du Arkupek, haur eta gaztetxoentzat. 'Baratxuri zoparen sekretua' izeneko emanaldia Herriko Plazan izango da, 17:00etatik aurrera, doan.

_

Bihar arratsaldean, maiatzak 12, 'Sardinatan edo antxoatan ari ziren' hitzaldia izango da Zimitorioan, Balearen Eguneko ...
11/05/2026

Bihar arratsaldean, maiatzak 12, 'Sardinatan edo antxoatan ari ziren' hitzaldia izango da Zimitorioan, Balearen Eguneko programaren barruan 🗣️

👉 Jon Agirresarobe Lopetegik eta Pedro Miguel Uranga Urangak emango dituzte azalpenak, izan ere, San Nikolas Arrantzale Kofradiarekin elkarlanean, ikerketetan eta datu-bilketan aritu dira azken hilabeteetan 👀

🐟 Hitzaldiak XX. mende hasierako Orio izango du hizpide; baxurako arrantzak indarra hartu zuen garaia, eta herriaren etorkizuna itsasoari lotuta berrantolatzen hasi zen unea.

🔗 Xehetasun gehiago, Orioko Udalaren webgunean.

📷 Orio Guka
_

Dirección

Herriko Plaza, 1
Orio
20810

Horario de Apertura

Lunes 08:30 - 14:30
Martes 08:30 - 14:30
Miércoles 08:30 - 14:30
Jueves 08:30 - 14:30
Viernes 08:30 - 14:30

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Orioko Udala publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Organización

Enviar un mensaje a Orioko Udala:

Compartir