Maite ditugu maite gure abereak, gure larreak, gure bazterrak, gure kultura eta gure ekosistema. Euskaldunok mendira joateko ohitura handia dugu, eta joaten garen guztietan harrituta miresten ditugu larrez betatako gure mendiak. Liluratzen gara, eta behin eta berriz goraipatzen dugu gure paraje ederra, gure paregabeko ingurugiro berezia. Guk ere guzti horiek biziki maite ditugulako eratu dugu Bas
erria KM0 zigilua. Ozenki, lau haizeetara, gure mendi kuttunetako larreak gure abereei esker daudela jakinarazi eta gogorarazteko. Gure mendiko abeltzaintza desagertzeak askotariko ondorioak ekarriko lituzke, sozioekonomikoak, ekosistemakoak eta kulturalak ere. Horregatik, Euskal Herriko baserritarren eta abeltzainen babesa eta konfidantza izango duten produktuen zigilua eratu dugu: Baserria KM0. Baserriak errentagarriak izan daitezen eta horietan gauzatzen den jarduerari orain eta gerora eutsi ahal izateko, euskal baserriko bizimodua bermatuko duen belaunaldi ordezkapena bilatzeko eta gure inguru ederra orain ezagutzen dugun moduan mantentzeko helburuarekin lan egingo dugu. Baserria KM0-k euskal baserrietan modu tradizionalean jaio eta hazitako animalien okela puntu gorriz markatzen du. Gure abereak jaki bereziz elikatuta daude eta bere ongizatea eta osasuna zaintzen ditugu ustiapen prozedura guztian. 1985tik gizarte eta ingurumenaren iraunkortasuna eta transparentzia oinarrizko baloretzat aintzat hartzen dituzten Euskal Herriko 300 baserritarretik gora daude gure baitan. Gure okelak, kalitate ziurtagiri guztiak edukitzeaz gain prozesu guztian zehar, ezaugarri ezinhobeak uztartzen ditu: zaporetsua, osasuntsua eta kalitate altukoa da. Eta batez ere, bertakoa da, zure etxetik kilometro gutxitara ekoiztutakoa. Gure larreetan jaio, hazi eta elikatu diren abereena.