Zumaiako Herri Eskola

Zumaiako Herri Eskola ZHEko kideok ekosistema hezitzaile aberatsa osatzen dugu eta gure helburua da ikasle, irakasle eta

ZHEko kideok ekosistema hezitzaile aberatsa osatzen dugu eta gure helburua da ikasle, irakasle eta gurasoak hezkuntzaren bidez pertsona gisa haztea.

08/09/2026

Bueltan gara... Ongi etorri denori!

Bueltan gara 26/27 ikasturterako prest!
02/09/2026

Bueltan gara 26/27 ikasturterako prest!

Iritsi dira oporrak!Ikasturteari amaiera eman diogu, eta atseden hartzeko, indarrak berritzeko eta udaz gozatzeko unea i...
19/06/2026

Iritsi dira oporrak!

Ikasturteari amaiera eman diogu, eta atseden hartzeko, indarrak berritzeko eta udaz gozatzeko unea iritsi da.

Eskerrik asko ikasturte honetan parte izan zareten ikasle, familia, irakasle eta langile guztioi.

Uda ederra pasa eta irailean ikusiko dugu elkar! ☀️🌊

Atzo DBHko ikasleek egun ederra izan zuten kostaldean! 🌊☀️Maila bakoitzak bere ibilbidea egin zuen:DBH1ekoak Getariara, ...
19/06/2026

Atzo DBHko ikasleek egun ederra izan zuten kostaldean! 🌊☀️

Maila bakoitzak bere ibilbidea egin zuen:
DBH1ekoak Getariara, DBH2koak Zarautzera, DBH3koak Oriora eta DBH4koak Mutrikura.

Goizean zehar ibili, ingurua ezagutu, elkarrekin gozatu eta, amaitzeko, bainu eder bat hartzeko aukera izan zuten.

Egun zoragarria izan zen: natura, lagunak, mugimendua eta uda giroa uztartuz.

Horrelako egunek ikasturtea modu paregabean ixteko balio dute! 💙

18/06/2026

Ikertzaile txikiak lanean!
Zer gertatzen da ikasleek galdera bat planteatzen dutenean eta erantzuna bilatzeari ekiten diotenean? Zientzia sortzen da!
Zientzia ekosisteman, metodo zientifikoa praktika jarri dute: behatu, hipotesiak formulatu, esperimentatu eta ondorioak atera. Esperientzia aberasgarria eta motibatzailea izan da guztientzat.

Adierazpen Artistikoaren Hastapenak ikasgaian 23 neska aritu dira buru belarri eta ilusio handiz lanean. Keith Haring ar...
17/06/2026

Adierazpen Artistikoaren Hastapenak ikasgaian 23 neska aritu dira buru belarri eta ilusio handiz lanean. Keith Haring artista ardatz hartuz, zazpi balio goraipatu nahi izan dituzte: Elkartasuna, natura, maitasuna, poza, aniztasuna, kultura eta Euskara.

Zazpi koloreko gama erabiliz, Haringen diseinuak gure kulturako sinbolo eta ikurrekin uztartuz, 23  diseinu polit sortu dituzte, eta mural kolektiboa eraiki.

Azkenik, ZIG gelako ikasleen laguntzaz, ikasle bakoitzak bere diseinuaren txapa ere sortu du.

Zorionak guztioi! Lan ederra egin duzue! Eta esker berezi bat Markel Goikoetxeari bere laguntza eta indar guztiagatik! 

DBH1eko ikasleekin “Nora goaz?” proiektua landu dugu azken asteotan. Proiektu honetan, Lurra seigarren iraungipen masibo...
17/06/2026

DBH1eko ikasleekin “Nora goaz?” proiektua landu dugu azken asteotan. Proiektu honetan, Lurra seigarren iraungipen masiboaren atarian egon daitekeela aztertu dugu, eta bereziki gizakiok egoera horretan dugun eragina ikertu dugu.

Hausnarketa gelatik kanpora eraman nahi izan dugu, eta proiektuaren amaierako ekintza bezala herriko hondartzetara joan gara gizakiaren aztarnaren laginak hartzera: hau da, kostaldean aurkitutako zaborra sailkatu eta gure ingurunean uzten dugun arrastoa bertatik bertara ikustera.

Ikasleek argi ikusi dute gure eguneroko ohiturek eragin zuzena dutela naturan, eta aldaketa txikiek ere garrantzia handia izan dezaketela.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi zuen jarreragatik eta konpromisoagatik! 🌱💙

16/06/2026

Udaberriko kirolak heziketa fisikoan.
Udaberri honetan gure herrian bertan kirol jarduera ugari ezagutu eta praktikatu ditugu. Esperientzia, ikaskuntza eta dibertsioa eskutik joan dira. Aupa zuek!

DBH2ko ikasleak Egutera Energia KooperatibanPasa den astean DBH2ko ikasleek irteera berezia egin zuten Egutera Zumaiako ...
12/06/2026

DBH2ko ikasleak Egutera Energia Kooperatiban

Pasa den astean DBH2ko ikasleek irteera berezia egin zuten Egutera Zumaiako Energia Kooperatibara. Ikastetxetik oinez abiatu ginen, San Migeletik barrena Oikira, eguraldi paregabeaz eta inguruneaz gozatuz.

Bertan, energia kooperatibaren funtzionamenduari buruzko azalpen interesgarriak jaso genituen, eta ikasleek txostenean proposatutako ariketak osatu zituzten. Ondoren, Oikiko frontoian txostena bukatzeko tartea hartu genuen, eta jardunaldia amaitzeko ikastetxera itzuli ginen mendiz, giro ederrean.

Esperientzia polita izan da energia berriztagarrien, kooperatibismoaren eta ingurumenarekiko konpromisoaren inguruan ikasteko.

Eskerrik asko Eguterari harrera eta azalpenengatik!

11/06/2026

Dirección

Aita Mari 45
Zumaia
20750

Teléfono

+34943860809

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Zumaiako Herri Eskola publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría