06/07/2021
Egun on
Beherean, herriko etxeko webgunean argitalatua izan den maiatzaren 26ko azken herriko kontseiluko bilduma aurkituko duzue.
Beti publikorik gabe, kontseilu honek hainbat pundu zituen g*i ordenean. 3. punduan Ezpeletako haurzaindegiaren handitzeko Euskal elkargoari utzia izan herriko lurra berriz aipatua izan da. 2020eko ekainaren 18Ko, bigarren herriko kontseiluan, haurzaindegiaren proiektua finantzatzen duen Euskal elkargoari euro sinboliko batentzat herriko lurra saltzea bozkatu genuen. Maiatzaren 26ko deliberoan, erran nahi bait du urte bat berantago, « les Domaines »-ek egindako eraikitzeko den lurraren estimatzea ontzat eman behar zen. Usaiako prozedura bat da. Joan den urteko lehen bozkan, irekitasunez, hirurok alde bozkatuko genuen, herriko kontseiluko gehiengoa bezala. Haatik, gibeltasunarekin, gure bozkaren egokitasuna galdeztatu dugu. Ondorioz, gure duda adierazi dugu azken kontseilu honetan : erabaki ona hartu ote dugu duela urte bat ? Ez ote zen hobe alokatze anfiteotiko baten proposatzea herriko lur bat urririk uztea ordez ? Alokatze sistema horrekin herriko etxea lurraren jabe egoiten zen, 30 urtez, balio ezdeus batean alokatuz, jakinez Euskal elkargoak finantzatzen duela haurzaindegia eta ez Ezpeletako herriak. Ez zuen deus aldatzen Euskal elkargoarentzat eta Ezpeletako herria lurraren jabe egoiten zen. G*inera, Ezpeletako herriak lur gutti dituenez, gure dudak adierazi ditugu. Gehiengoak azkarki azpimarratu du aterabide hoberena bozkatua izan zela. Gu hiruek, gure 2020ko ekainaren 18ko bozka asumitzen dugu bainan ez du kentzen gure burua dudan ezartzea.
Frontoiaren arraberritze proiektuaren hastapenaren alde baita loturiko dituen laguntzen alde ere bozkatu dugu. Murrua, zola, harmaila berrien eta alda gela bat eraikiak izanen dira. Egia da gure frontoiaren arraberritze lanak beharrezkoak direla !
Bilkura honetan, hitza hartu dugu ere bai, herriko hauteskundeetan bi zerrendek, BIZIren transizio ekologikoaren aldeko ituna izenpetu genuela gogoarazteko.
Herriko eraikin berri bat eraikiko dugunez (aldagelak), adierazi dugu aukera bat dela hitzarmen honekin ditugun eng*iamenduak betetzen hasteko, eraikin honetan energia kudeaketa eragiten duten elementuak (ur-berreskuratzailea, isolamendua, etab.) integratuz adibidez. Herrietan horrelako ekintzen egiteko tenorea da.
Auzapez jaunak 9. puntua bozkatu ondoren herriko kontseilua bururatu du. Horregatik, 10-11-12 punduak bilduma honetan agertzeak harritzen g*itu. Egia erran, eztabaidatu egin ziren, baina kontseilutik kanpo. Bestalde, interesgarria da 12. puntua bakoitzak ekar ditzaken « galdera desberdinak » kategorian agertzen dela galdera bat ez delarik.
Martxoaren 3ko kontseiluaren ondotik egin genuen bilduman, « galdera desberdinetako » formalismo zorrotza errespetatzeko eskatu zitzaigula adierazi genuen: galderak bakarrik egin zitezkeela eta auzapez jaunak erantzunak eman zitzakeela, hori eztabaidarik gabe. Kasu honetan, ez da aplikatu galdegin izan zaigun formalismoa.
Protokolokoa ez bada ere, ez zaigu inporta puntu horien eranstea bildumara. Haatik, zendako ez gehitu gure euskararen aldeko mozio-proposamena? Kontseilu Konstituzionalak murgiltze-sistemari buruz hartutako erabakiaren ondotik, kontseiluko bilkuraren ondotik, Ezpeletako herriko etxeak bere beldurra adieraz dezala erabaki horren aurrean eskatu dugu. Esaldi txiki hau (hain sinbolikoa !) bilduman sartzeko galdegin dugu.
Mahai-inguru baten ondotik, denak ados ziren, eta auzapezak esaldi hori bildumara gehitua izanen zela sehurtatu zigun.. Eta ez... agian 13 puntu hori gehitzeak garrantzi guttiago izan zuen azkenean? Dena den, nahigabeturik egon gira Ezpeleta g*i horri buruz ez zela gehiago eng*iatzen eta zin egina ez dela errespetatua ikusiz.
Ikusten duzuenez, Kontseiluan eztabaidak izaiten dira nahiz eta bilduman ez badira agertzen ere. Hor ere, harrituak gira, 2020ko urte bukaera arte bildumak ainitzez osatuagoak baitziren. Garrantzitsua iduritzen zaigu bildumetan izaiten diren eztabaidak zintzoki ager daitezen, batez ere, herritarrek kontseiluetara joaiteko paradarik ez bait dute aurtengu testuinguru horretan. Osasun-egoera hobetzen ari denez, espero dugu jendeari berriro baimena emanen zaiola herriko kontseiluetara etortzeko.
Laister ikusiko zaituztegulakoan,
View and download cr-26-05-2021.pdf on DocDroid